Baserritarren eguna 2023-05-15

San Isidro eguneko saioak gaur

San Isidro eguneko saioak gaur

San Isidro eguneko zenbait bertso saio egiten dira gaurko egunez. Libreko eta otordu bueltakoak dira ohikoenak baina badira jaialdia ere, joan den astean Antzuolan egina kasu. Gaur, Eibarren, Zizurkilen, Asteasun, Astigarragan, Irunen, Hondarribian, Hernanin, Azkoitian eta beste zenbait tokitan izango dira bertso ekitaldiak.

Zikurkilen, Maialen Akizu eta Izarne Zelaia ariko dira bertsotan. Astigarragan, Andoni Egaña eta Sebastian Lizaso; Asteasun Maialen Lujanbio eta Jexux Mari Irazu. Eibarren, Uxue Alberdi eta German Meabebasterretxea.

Usurbilen joan den astean egin zuten ospakizuna eta Ane Labaka eta Sebastian Lizaso aritu ziren bertsotan.

Albiste gehiago

Zutabea 2026-11-27

"Bertso eskolaz bertso eskola ibiltzea tokatu zait"

Kattin Madariaga Apaolaza