Bizkaiko Eskolartekoa 2023-05-16

Bizkaiko Eskolarteko txapelketako kanporaketa jokatu zen atzo Bilbon. Bertsotan: Andrea Bañuelos, June Diaz, Amaiur Galdos, Naia Martin, Maialen Lago, Goizane Saratxaga, Haizea Telleria eta Naia Ruiz De Arbulo. June Diaz gailendu zen eta finalean izango da maiatzaren 27an Gernika-Lumon.

Lehenengo kanporaketan, Ixone Asategi irabazle
Bizkaiko Eskolarteko lehenengo kanporaketan Ixone Asategi gailendu zen eta bera ere finalean izango da. Kantukide izan zituen: Naroa Jaio, Uxue Jauregi, Ziara Larrinaga, Ariane Sololuze, Nile Torrealdai eta Amaia Zabala


Hirugarren eta azken kanporaketa asteazkenean jokatuko da Igorren, 17:00etan, Lasarte aretoan, Iñaki Iturriozek aurkeztuta. Finala maiatzaren 27an Gernika-Lumon. Zortzi bertsolari gazte ariko dira kantuan. Hiru kanporaketa irabazleak eta puntuen baitan sailkatutako beste bost.
Bertsoak ez du adinik 2026-10-07
Igotz Alkorta Irastortza