Gernika-Lumon, maiatzaren 27an, Astran 11:30etan 2023-05-18

Bizkaiko Eskolarteko finalistak erabakita

Bizkaiko Eskolarteko finalistak erabakita

Bizkaiko Eskolarteko zortzi finalistak erabakita gelditu dira, atzo Igorren hirugarren kanporaketa jokatuta. Honako zortzi bertsolari gazte hauek ariko dira maiatzaren 27an Gernika-Lumon, Astran, 11:30etan hasita:

Kelmene Abaitua
Ixone Asategi
June Diaz
Enara Gallastegi
Aiala Irurtia
Naioa Jaio
Maialen Lago
Haizea Telleria

Hiru kanporaketa, Ondarroan, Bilbon eta Igorren
Bizkaiko Eskolartekoak hiru kanporaketa izan ditu bat-bateko atalean, Ondarroan, Bilbon eta Igorren jokatu direnak. Ixone Asategi gailendu zen lehenbizikoan, June Diaz bigarrenean eta Aiala Irurtia atzokoan Igorren.



Lasarte Aretoan 10 bertsolari gazte aritu ziren kantuan Igorren:

Kelmene Abaitua, Maddi Aurtenetxe, Iradi Barrenetxea, Amaia Gallastegi, Enara Gallastegi, Garazi Ibarretxe, Aiala Irurtia, Naroa Iturrioz, Iraia Lauzirika, Garazi Uriarte, Aner Zuluaga
eta Ekhi Zuluaga

Gai-emaile lanetan Iñaki Iturriotz aritu zen eta epaile Ainhoa Arregi, Mirari Azula eta Juanjo Respaldiza. Idazkari lanetan, Ander Elortegi.

 

Albiste gehiago

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza