Udabarria bertsotan - bizkaiko txapelketako sailkapen fasea 2023-05-19

Asier Galarza eta Mikel Goiriena irabazle Aulestin eta Sopelan

Asier Galarza eta Mikel Goiriena irabazle Aulestin eta Sopelan
Datorren astean jokatuko dira azken bi saioak Zallan eta Busturian.

Asier Galarzak eta Mikel Goirienak irabazi zituzten atzo Bizkaiko Txapelketako sailkapen faseko saioak, Aulestin eta Sopelan.

A multzoko saioa zen Aulestikoa. Herriko aretoan jokatu zen eta hauxe da sailkapena:

    Asier Galarza Garai …….................... 179
    Lurdes Ondaro Mallea …................... 174
    Garazi Navarro Ugarteburu …............ 172.5
    Julen Ibarguengoitia Ordorika ....….... 163
    Ion Barrocal Besga …...................... 142.5
    Bittor Salterain Etxebarria ...........…. 134.5

Amaia Ugalde Begoña aritu zen aurkezle. Epaile, Ander Txakartegi Basterretxea, Graxi Arregi Leonardo eta Jurgi Fuentes Goikoetxea. Idazkari, Ariane Elejabarrieta Amorrortu.

B multzoko saioa jokatu zen Sopelan, Kurtzion, eta Mikel Goiriena Larrazabal nagusitu zen.

    Mikel Goiriena Larrazabal ……........…...193.5
    Koldo Muñiz Aldamizetxebarria ……..... 178.5
    Iker Uriarte Urrutia …....................... 173.5
    Mikel Retolaza Etxebarria ….............. 170.5
    Ander Elorriaga Aresti …....................150.5
    Ander Ezeiza Arana ….......................132


Idoia Anzorandia Kareaga aritu zen aurkezle. Epaimahaian, Beñat Romero Maguregi, Miriam Juaristi Urizar eta Garazi Mendoza Agirre. Idazkari, Itziar Basterretxea Olarreaga.

Datorren astean azken bi saioak
Udabarria Bertsotan sailkapen fasea datorren egunean bukatuko da Busturian eta Zallan jokatuko diren bi saioekin. Sarrerak www.bertsosarrerak.eus atarian daude eskuragarri.


Albiste gehiago

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-05-15

'1tz4l1 eta P1ztU', Zarauzko jaialdia eta Xabi Paya gonbidatu Hitzetik Hortzeran

Jexux Mari Irazu

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Jexux Mari Irazu

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-04-01

Aitor Sarriegiren bertso ibilbidea Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Jexux Mari Irazu

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Jexux Mari Irazu