Astran, 11:30etan 2023-05-22

Bizkaiko Eskolarteko finala zapatuan Gernika-Lumon

Bizkaiko Eskolarteko finala zapatuan Gernika-Lumon

Asteburu honetan jokatu dira Eskolarteko Txapelketako herrialdeetako azken bi finalak. Larunbatean Bizkaiko finala izango da Gernika-Lumon, 11:30etan hasita. Aurrez Ondarroan, Bilbon eta Igorren hiru kanporaketa jokatuta, zortzi bertsolarik kantatuko dute finalean. Aurten lehen aldiz, zortzitik zortzi emakumezko bertsolari gazteak.

Kelmene Abaitua
Ixone Asategi
June Diaz
Enara Gallastegi
Aiala Irurtia
Naioa Jaio
Maialen Lago
Haizea Telleria

Iaz, Izaro Bilbaok irabazi zuen txapela. Aurren-bigarrenak Euskal Herriko finalean kantatuko dute, Iurretan, ekainaren 3an.

Bertsoa.eus ere finalean izango da eta ondoko astean sarean jarriko du bertsoaldi hautaketa.

Albiste gehiago

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza