Finala ekainaren 3an Iurretan 2023-05-23

Eskolarteko finalerako sarrerak eskuragarri

Eskolarteko finalerako sarrerak eskuragarri

Euskal Herriko Eskolarteko finalerako sarrerak eskuragarri daude www.bertsosarrerak.eus atarian. Sarrera doan da baina hartu egin behar da. Finala ekainaren 3ean jokatuko da Iurretan, 11:30etan hasita.

Asteburuan argituko da zerrenda osoa
Bizkaiko eta Iparraldeko finalak jokatuta, asteburuan argituko da Eskolarteko finalerako bertsolari zerrenda. Oraingoz, Araba, Nafarroa eta Gipuzkoako ordezkaritzak daude erabakita. Arabatik Maddi Agirre eta Sabin Abarrategi izango dira; Nafarroatik, Kattin Madariaga eta Eki Mateorena; eta Gipuzkoakotik June Aiestaran eta Danel Etxeberria.


 

Albiste gehiago

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza