Berdurihall-en 17:00etan 2023-05-23

Señora Sariketako finala larunbatean Oñatin

Señora Sariketako finala larunbatean Oñatin
Bertsoa.eus-ek sei finalisten ahotsa bildu du: Señora Sariketak bakoitzarentzat zer suposatzen duen, orain arteko esperientzia eta finalera begirako asmoak. Gaur hasita, binaka jarriko ditugu sarean. Gaur Maider Arregi eta Janire Arrizabalagaren hitzak.

Larunbatean jokatuko da Oñatin III. Señora Sariketako finala. Berdurihallen da hitzordua, 17:00etan. Sei bertsolari ariko dira oholtzan kantuan, Ainhoa Larretxeak gidatuta:

Maider Arregi Markuleta
Iruri Altzerreka Martinez
Eli Zaldua Barquin
Maddi Ane Txoperena Iribarren
Eli Pagola Apezetxea
Janire Arrizabalaga Munduate

Bilbon eta Erratzun jokatutako kanporaketetan irabazi dute seiek finalerako txartela. Azken sarrerak www.bertsosarrerak.eus atarian daude eskuragarri, dagoeneko amaitu ez badira. 

Bertsoa.eus-ek sei finalisten ahotsa bildu du. Galdetu diegu Señora Sariketak bakoitzarentzat zer suposatzen duen, orain arteko esperientzia eta finalera begirako asmoak zein dituzten. Gaur hasita, binaka jarriko ditugu sarean. Gaur Maider Arregi eta Janire Arrizabalagaren hitzak.

Bertsoa.eus larunbatean Oñatin izango da, Señorako bertsoak eta testigantzak jaso eta zabaltzeko.

Albiste gehiago

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza