Nafarroako bertsolari txapelketa udazkenean 2023-05-24

Nafarroako Txapelketako aurrekanporaketa ostiralean Larraunen

Nafarroako Txapelketako aurrekanporaketa ostiralean Larraunen

Nafarroako Bertsolari Txapelketako bi aurrekanporaketa jokatuko dira datozen bi ostiraletan, Larraunen eta Etxaurin. 12 bertsolarik hartuko dute parte eta zazpi sailkatuko dira: saio irabazleak eta bost puntuaziorik onenak.

Larraunen, udaletxeko Gabari gunean, 18:30ean:
Beñat Astiz Isasi
Etxahun Azkarraga Fernandez
Fernando Ziganda Urdanpilleta
Mintxo Astiz Goñi
Peio Ardaiz Gale
Urko Gartzia Aleman

Gai-jartzailea: Alaitz Rekondo Ferrero
Epaile lanetan, Aimar Sagastibeltza, Amaia Telletxea, Cesar Etxeberria eta Joseba Beltza ariko dira aurrekanporaketa bietan.

Etxaurin, Udaletxeko aretoan. ekainaren 2, ostirala, 18:30ean
Ainara Ieregi Aranburu
Aitor Irastortza Arrizurieta
Bittori Elizalde Soto
Egoitz Gorosterrazu Elizagoien
Eki Mateorena Zozaia
Saats Karasatorre Martinez

Gai-jartzailea: Ander Aranburu Arriola

Sarrerak www.bertsosarrerak.eus atarian
Aurrekanporaketa saioetarako sarrerak www.bertsosarrerak.eus atarian eskuratu daitezke (5 eurotan arruntak, 4 eurotan bazkideenak, eta 3 eurotan 18 urtetik beherakoenak). Larraungo eta Etxauriko Udalak egitasmoaren laguntzaile dira.

24 bertsolari abiatuko dira udazkenean

Nafarroako Txapelketa 24 bertsolarirekin abiatuko da urriaren zazpian eta abenduaren 2an jokatuko da finala. eskubidea Gauzak horrela, 17 bertsolari dira dagoeneko urrian hasiko den txapelketarako sailkatuta daudenak, eta 12 aurrekanporaketak jokatuko dituztenak. Azken horietatik zazpik lortuko dute sailkapen txartela -saioetako irabazleak, eta puntuazioaren araberako lehen bostak-, eta beraz, 24 bertsolarirekin abiatuko da txapelketa urrian. Aimar Sagastibeltza, Amaia Telletxea, Cesar Etxeberria eta Joseba Beltza ariko dira epaile lanetan aurrekanporaketetan.


Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu