Oñatin jokatu da finala gaur 2023-05-27

Maider Arregi Markuleta pameladun Señora Sariketan

Maider Arregi Markuleta pameladun Señora Sariketan
Maddi Ane Txoperena Iribarrenekin jokatu du buruz burukoa.

Maider Arregi Markuletak irabazi du gaur Oñatin, bere herrian, III. Señora Sariketa, Maddi Ane Txoperena Iribarrenekin buruz burukoa jokatuta. Biekin batean kantuan izan dira: Eli Pagola Apezetxea, Janire Arrizabalaga Munduate, Iruri Altzerreka Martinez eta Eli Zaldua Barquin. Iruri Altzerrekak irabazi du Tokadu saria, bihotzera gehien iristearren. Jendez lepo bete da Oñatiko Verdurihall aretoa eta sarrera guztiak agortuta jokatu da finala, giro beroan.



Bertsoak eta finalisten elkarrizketak datorren astean Bertsoa.eus-en.

 

Albiste gehiago

EHBT26 2026-11-14

Julio Sotok iparorratza aurkitu du Miarritzen

Igotz Alkorta Irastortza

Sariketa berezia 2026-11-12

Zaldibiako Zapi Janztea Bertsoan