Eskolarteko finala larunbatean Iurretan 2023-05-29

Eskolarteko txapelketako 10 finalistak erabakita

Eskolarteko txapelketako 10 finalistak erabakita
Gipuzkoatik June Aiestaran eta Danel Etxeberria; Nafarroatik Kattin Madariaga eta Eki Mateorena; Arabatik Maddi Agirre eta Sabin Abarrategi; Bizkaitik Haizea Telleria eta Ixone Asategi; eta Lapurditik Haira Aizpurua eta Ibai Lekuona.

Eskolarteko Txapelketako finalistak erabaki dira, asteburuan Bizkaiko eta Iparraldeko txapelketak jokatuta. Herrialde bakoitzeko aurren-bigarrenak ariko dira finalean, datorren larunbatean Iurretan. Jokatu diren herrialdeetako bost txapelak emakumezko bertsolariak irabazi dituzte: June Aiestaranek Gipuzkoan, Kattin Madariagak Nafarroan, Maddi Agirrek Araban, Haira Aizpuruak Iparraldean eta Haizea Telleriak Bizkaian. Denera 10 bertsolari gazte ariko dira finalean. Zuberoa eta Baxenabarreko ordezkaririk ez da izango aurten. Hona hemen finalistak, herrialdeka:

Lapurditik: Haira Aizpurua Ibargarai eta Ibai Lekuona Arceles.



Bizkaitik: Haizea Telleria Urquijo eta Ixone Asategi Narbaiza.



Nafarroatik: Kattin Madariaga Apaolaza eta Eki Mateorena Zozaia.



Arabatik: Maddi Agirre Epelde eta Sabin Abarrategi Sarrionaindia.




Gipuzkoatik: June Aiestaran Iparragirre eta Danel Etxeberria




Finala Iurretan, datorren larunbatean
Eskolarteko finala datorren larunbatean jokatuko da Iurretan, frontoian, 11:30etan hasita. Sarrera dohan da baina hartu egin behar dira www.bertsosarrerak.eus atarian.


Albiste gehiago

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-05-15

'1tz4l1 eta P1ztU', Zarauzko jaialdia eta Xabi Paya gonbidatu Hitzetik Hortzeran

Jexux Mari Irazu

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Jexux Mari Irazu

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-04-01

Aitor Sarriegiren bertso ibilbidea Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Jexux Mari Irazu

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Jexux Mari Irazu