Saribanaketa ekainaren 22an Azkoitian 2023-05-30

Izaro Zinkunegi errezildarrak irabazi du II. Hike eizan! bertsopaper sariketa

Izaro Zinkunegi errezildarrak irabazi du II. Hike eizan! bertsopaper sariketa

Izaro Zinkunegi errezildarrak irabazi du II. Hike eizan! Bertsopaper lehiaketa, helduen mailan. Azkoitiko Udalak atzo eman zituen aditzera irabazleen izenak. Gazteen mailan lehen saria hutsik gelditu da eta bigarrena Aratz Iturbek eskuratu du.

Azkoitia Saria, berriz, Naia Arrizabalagak irabazi du helduetan Lurraren Estalkiak lanarengatik eta gazteen kategorian, Garazi Larrañagak eta Laia Sudupek jasoko dute elkarrekin idatzitako Gaur goizen jaiki naun izeneko bertso sortarengatik.

Hamaika lan aurkeztu dira helduen mailan eta hamabost gazteetan.

Epaimahaia Hike eizan! lantaldeko eta Erniarraitz Bertsozale Elkarteko bina kidek osatu dute. Bertsoen kalitateaz gain, hitanoaren erabilera baloratu dute epaimahaikideek, lehiaketaren helburu nagusia hika, eta, bereziki, noka sustatzea baita.

Sari banaketa ekitaldia eta jaialdia ekainaren 22an
II. Hike eizan! Bertsopaper Lehiaketako sari banaketa ekitaldia ekainaren 22an, 19:00etan, Elkargunean egingo dute. Egun horretan bertan izango da III. Hike eizan! bertso saioa ere. Aurten, oholtzan izango dira bertsotan Andoni Egaña, Eli Pagola iazko bertsopaper lehiaketako sariduna, Jexux Mari Irazu eta Nerea Elustondo.

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu