Gaur jokatu da finala Iurretan 2023-06-03

Haira Azipurua Ibargarai Eskolarteko txapeldun

Haira Azipurua Ibargarai Eskolarteko txapeldun

Haira Aizpurua Ibargaraik irabazi du Euskal Herriko Eskolarteko Txapelketa gaur Iurretan jokatu den finalean eta Eki Mateorena izan da txapeldunorde. Hamar bertsolari aritu dira kantuan Iurretako frontoian 11:30etan hasita: June Aiestaran, Danel Etxeberria, Kattin Madariaga, Eki Mateorena, Maddi Agirre, Sabin Abarrategi, Haizea Telleria, Ixone Asategi, Haira Aizpurua eta Ibai Lekuona.

Agurren ondotik, zortziko handian eta txikian aritu dira bertsolariak eta sei pasa dira azken fasera: Danel Etxeberria, Eki Mateorena, Haira Aizpurua, June Aiestaran, Kattin Madariaga eta Maddi Agirre. Puntu bati erantzun eta bakarka gaiari bertso bat kantatu behar izan diote sei horiek. Azkenean, Haira Aizpurua Ibargaraik lortu du 2023ko Euskal Herriko Eskolarteko txapela, bigarrenez (2021ean ere jantzi zuen), eta Eki Mateorena izan da txapeldunorde. Anttonmari Aldekoa-Otalorak jantzi dio txapela txapeldunari; txapeldunordeari, aldiz, Bertsozale Elkarteko lehendakari taldeko Xabi Igoak eman dio saria. Beste parte hartzaile guztientzako ere izan dira oroigarriak. Eskolarteko bertsolari gazteek 180 bertsozaleren babesa izan dute gaur finalean.

Bertsoak datorren astean sareko plazan
Bertsoa.eus Eskolarteko finalean izan da gaur eta datorren astean bertso hautaketa zabala eskainiko du sareko plazan.

Albiste gehiago

Ilaski Serrano - kazetaria eta telebistako aurkezlea 2023-09-20

«Txapelketa Nagusikoa lan ahaztezinetako bat izango da»

Hitzetik Hortzera programarako jarriak 2023-09-20

«Presarenak» Joanes Ilarregiren bertso jarriak

Nerea Bruño - Nafarroako Bertsozale Elkarteko lehendakaria 2023-09-18

«Aurten ere ahalegin berezia egin da euskara Nafarroa osora zabaltzeko helburuan»

Ione Narbaiza - Bizkaiko Bertsozale Elkartea 2023-09-14

«Udazkeneko faseak 10 saio izango ditu eta sarrerak eskuragarri daude»

Leixuri Arrizabalaga - Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura eta Euskara diputatua 2023-09-14

«Benetan garrantzitsua da gure-gurea den bertsolaritza plazaratzea»

Igor Elortza - Bertsozale Elkarteko Lehendakaritza taldeko kidea 2023-09-14

«Azpimarratzekoa da txapelketak bertso munduan duen garrantzia»