39. Basarri Bertsopaper Saria 2023-06-14

Basarri Bertsopaper Saria abian da eta ekainaren 21 artekoa da lanak aurkezteko epea

Basarri Bertsopaper Saria abian da eta ekainaren 21 artekoa da lanak aurkezteko epea

Urtero legez Zarauzko Udalak Basarri Bertsopaper Saria antolatu du, euskara eta bertsogintza sustatzeko helburuz.  Ekainaren 21 arteko epea dute bertso jartzaileek lanak aurkezteko. Gaia librea izaten da eta gutxienez zortzi bertsoko sorta aurkeztu behar du, doinua ere zehaztuta. Bi lan aurkezteko aukera dago. Baldintzak lotura honetan. Epaia uztailaren 4an jakinaraziko da, Andoni Egaña, Nahikari Gabilondo eta Uxue Alkortak ebatzita. Sari-ematea uztailean egingo da, Bertso Astean. Iaz Aner Peritzek irabazi zuen.

1.800 euroko sari bakarra
Basarri Sariak azken ediziotan sari bakarra ematen du 1.800 euro gordinekoa. Gipuzkoako Foru Aldundiak PFEZ zergaz %15 atxikiko du. Beraz, irabazleak 1.530 euro garbi jasoko ditu, Zarauzko Udalak zabaldutako datuen arabera. 

 

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu