Argi Baltza sariketa Busturialdean 2023-06-14

Ane Zuazubiskarrek Argi Batzako finalean kantatuko du berriro, Mendatako kanporaketa irabazita. Zuazubiskar iazko txapeldunarekin batean, Koldo Muñiz, Koldo Gezuraga, Naroa Torralba, Iker Garitagoitia eta Maddi Sarasua aritu ziren bertsotan.
Hirugarren eta azken kanporaketa domeka honetan da, ekainaren 18an, Ajangizen, udal frontoian, 18:00etan: Ibai Amillategi, Lurdes Ondaro, Josu Sanjurjo, Maialen Akizu, Kerman Diaz eta Maddi Agirre.

Finala, ekainak 25, Muxikan
III. Argi Baltza Sariketako finala Muxikan izango da ekainaren 25ean, 18:00etan, Urretxindorra herri eskolan. Kanporaketetako irabazleak eta puntuaziorik altuena lortu dutenak osatuko dute seikotea.
Bertsoak ez du adinik 2026-10-07
Igotz Alkorta Irastortza