Joanes Illarregi Marzol - bertsolari bertsozale podkasta 2023-06-16
Joanes Illarregi Marzol (Leitza, 1999) da aste honetako gonbidatua Bertsolari Bertsozale podkastean. Etxetik datorkio zaletasuna eta bertsoa beti presente gogoratzen du umetan, Hitzetik Hortzeran zein irratian. Sei urterekin, 2005eko finala telebistaz ikusi izana oroitzen du, bertsoarekin bere lehen harreman gisa. Illarregik bere gustuko lehengo bertsolariak, bertsoak, doinuak, gaiak eta plaza motak aletzen ditu, bertsolaritza ikuspegiaren testigantza utziaz.
Bertsoak ez du adinik 2026-10-07
Igotz Alkorta Irastortza