Ahalduntze Bertso Eskola feministaren jaia 2023-06-21

Bertso* Eguna, saretu eta lekua egiten jarraitzeko

Bertso* Eguna, saretu eta lekua egiten jarraitzeko

Joan den larunbatean Bertso*Eguna ospatu zen Durangon eta Iurretan, Bertsozale Elkarteak bultzatutako Ahalduntze Bertso Eskola Feministaren eskutik. «Ahalduntze bertso eskola proiektua ezagutaraztea, hurrengo ikasturterako jendea proiektura gonbidatzea, emakume* bertsolarien artean saretzen jarraitzea, eta umorea ardatz hartuta bertso munduan gure lekua egiten jarraitzea» izan dira helburu nagusiak. Eta horrez gain, «aurtengo ikasturteari itxiera eman eta hurrengo urterako pilak kargatzea» adierazi du Ainhoa Urien Ahalduntzeko arduradunak.

Eguna bertsotan
Bertsoz ondo betetako eguna izan zen zapatukoa. Goizeko poteoan hamar bertsolarik kantatu zuten, eta arratsaldeko saioan zortzik. Bi saioetako gaiak eta aurkezletzak bertso eskolako hiru gai-jartzaileek egin zituzten. Hartara, bertso eskolako partaide gehienek parte hartu zuten egun guztian zehar. Bazkarian 30 lagun elkartu ziren. Eguna borobiltzeko, eRRe ikuskizunaren azken emanaldia izan zuten. «Giro onean joan zen eguna» Urienen hitzetan.



«Datorren ikasturterako proiektua indartsu»
Ahalduntze Bertso Eskola Feminista hamarkadarako bidean da eta Bertso*Egunean «argi geratu zen datorren ikasturtera begira proiektua indartsu dagoela. Partaideek jarraitzeko gogoa adierazi zuten, baita jende berriak gure taldera batzekoa ere. Saretzen jarraitu nahi badugu ezinbestekoak dira horrelako proiektuak eta proiektu horiei gorazarre egiten dieten egunak. Guregatik eta guretzako geuk egindakoak».



Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu