Umore errimatua bultzatzeko proiektua 2023-06-22

ZirTok sariketak baditu irabazleak

ZirTok sariketak baditu irabazleak

@Joxemiel eta @JulenPortillo erabiltzaileek irabazi dute ZirTok, umore errimatua sustatzeko TikTok-eko lehiaketa, Honek balio al dik? bideoagatik.



Sari nagusia ez ezik, beste hainbat sari ere baziren ZirToken. Esketx onenaren saria Iruñeko Auzoak bideoak irabazi du; 250 euro irabazi dituzte.



 

Zozketa bidez saritua Landareen Iraultza bideoa izan da. Honek ere 250 euro jasoko ditu.

TikTok sare sozialean euskarazko umore errimatua sustatu asmoz antolatu dute ZirTok lehiaketa Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak, Hiru Damatxok eta Bertsozale Elkarteak, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Etorkizuna eraikiz ekimenak lagunduta.

Mondragon Unibertsitateako Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak ZirTok lehiaketa oinarri hartuta ikerketa egingo du, gazteak, sare sozialen erabilera, euskara eta umore errimatua gaitzat hartuta.

Albiste gehiago

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza