19:00etan, Elkargunean 2023-06-22

'Hike Eizan' bertsopaper lehiaketako sari banaketa eta Hika bertso jaialdia gaur Azkoitian

'Hike Eizan' bertsopaper lehiaketako sari banaketa eta Hika bertso jaialdia gaur Azkoitian

II. Hike eizan! Bertsopaper Lehiaketako sari banaketa eta Hika bertso jaialdia izango dira gaur Azkoitian, 19:00etan, Elkargunean. Izaro Zinkunegi errezildarrak irabazi du helduen mailan. Gazteen mailan lehen saria hutsik gelditu da eta bigarrena Aratz Iturbek eskuratu du.

Azkoitia Saria, berriz, Naia Arrizabalagak irabazi du helduetan Lurraren Estalkiak lanarengatik eta gazteen kategorian, Garazi Larrañagak eta Laia Sudupek jasoko dute elkarrekin idatzitako Gaur goizen jaiki naun izeneko bertso sortarengatik.

Hamaika lan aurkeztu dira helduen mailan eta hamabost gazteetan.

Epaimahaia Hike eizan! lantaldeko eta Erniarraitz Bertsozale Elkarteko bina kidek osatu dute. Bertsoen kalitateaz gain, hitanoaren erabilera baloratu dute epaimahaikideek, lehiaketaren helburu nagusia hika, eta, bereziki, noka sustatzea baita.

Hika bertso jaialdia
Sari banaketaren ondoren, III. Hike eizan! bertso saioa izango da: Andoni Egaña, Eli Pagola (iazko bertsopaper lehiaketako sariduna), Jexux Mari Irazu eta Nerea Elustondo.

Albiste gehiago

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza