bertso agenda 2023-06-26

20 bertso ekitaldi astebarruan

20 bertso ekitaldi astebarruan

20 bertso ekitaldi inguru egingo dira astebarru horretan, bereziki herriko jaien inguruan. San Joanak, San Pedroak eta San Pelaioak. Gaur izango da lehena Hernanin. Euriak uzten badu, Joxepa Zubeldia kioskoan kantatuko dute bertsolariek, izendapen hori hartu duenetik lehenengoz, Ezkiaga plazan, 17:00etan.

Hortik aurrera, Zarautzen, Arbizun, Mutrikun, Asteasun, Lasarten, Mungian, Andoainen, Durangon, Larrabetzun, Gasteizen, Diman, Astigarragan eta beste zenbait herritan izango dira saioak. Ikusi xehetasunak Xenpelar Dokumentazio Zentroan.

LGBTI+ Egunaren inguruko saioa Larrabetzun
LGBTI+ Egunaren inguruan bertso ekitaldia egingo da Larrabetzun ostegunean, Zutunik! Larrabetzuko Talde Feministaren eskutik. Hori bai gaztetxean izango da, 19:00etan: Oihana Arana eta German Urteaga Garmendia ariko dira kantari, Jone Larrinagak gaiak jarrita.

EHUko Udako Ikastaroak
EHUko Udako Ikastaroetan bertsolaritza landuko da aste honetan, asteazkenean. Joxerra Gartziak Bertsolaritzaren berrikuntzaz hitzaldia emango du, 17:00etan Miramar Jauregian. Eta ondoren, Tradizioaren traizioaz? ariko dira hizketan Maialen Akizu, Kepa Matxain Iztueta eta Xabi Paya.


Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu