Atzo jokatu zen finala Muxikan 2023-06-26

Aitor Etxebarriazarragak irabazi du III. Argi Baltza Sariketa

Aitor Etxebarriazarragak irabazi du III. Argi Baltza Sariketa

Aitor Etxebarriazarraga gernikarrak irabazi du III. Argi Baltza Sariketa, Maialen Akizurekin buruz burukoa jokatuta. Atzo jokatu zen finala Muxikan, Urretxindorra herri eskolan. Akizu eta Etxebarriazarragarekin batean, finalean izan ziren Aissa Intxausti, Ibai Amillategi, Oihana Arana eta Lurdes Ondaro.

18 bertsolari kantuan
Argi Baltza Sariketa Sariketak III. edizioa bete du aurten, Lilibertso bertso eskolaren eskutik. Euskal Herri osoko 18 bertsolarik parte hartzen dute, 18-30 urte bitartekoak, eskualdekoak lehentasuna dutela. Jon Lopategi zenaren omenez du izen hori, bertsolari gazteen alde hark egindako lanaren aitortzan.

Albiste gehiago

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza