Hernandorena Kultur Elkartea eta Harituzen eskutik 2023-07-03

Haritz Mujikak irabazi du IX. Pello Mari Otaño bertsopaper lehiaketa

Haritz Mujikak irabazi du IX. Pello Mari Otaño bertsopaper lehiaketa
Amaia Agirrek eskuratu du bigarren saria 'Ahotsak egiten gaitu nor' lanarekin. Gazte mailan, Beñat Zeberio irabazle eta Amets Aizpuruarentzat bigarren saria.

Haritz Mujika bertsolari asteasuarrak irabazi du IX. Pello Mari Otaño bertsopaper lehiaketa, Teodoro Hernandorena Kultur Elkarteak eta Harituz Tolosaldeko Bertsozale Taldeak antolatua. Atzo arratsaldean egin zuten sari banaketa. Aurtengo edizioan Ahotsa izan da gaia. Mujikak Ahotsaren historia izenburuko sortarekin eskuratu du lehenengo saria «gaiari eman dion tratamendu originalagatik, darabilen teknikaren txukuntasunagatik eta sorta osoan mantentzen duen erritmo eta orekagatik» epaimahaiak azaldu duenez. Mujikak ezin izan du sari banaketan egon kanpoan dabileko.



Amaia Agirrek eskuratu du bigarren saria Ahotsak egiten gaitu nor lanarekin. «Gaia lantzerakoan emandako hitzari atera dizkion aurpegien aniztasunagatik eta haietako bakoitza azaltzeko darabilen estiloagatik» saritu dute.

Gazteen mailan, Beñat Zeberio irabazi du Jaitz sortarekin. Epaimahaiak horrela azaldu du bere erabakia: «Kontakizuna egiteko erabili duen dotoreziagatik eta erabili duen teknika zorrotzagatik, emandako hitzaren bueltan beti». Bigarren saria, Amets Aizpuruak eskuratu du Bi hitz izeneko bertso-sortarekin «bertsoen txukuntasunagatik eta sorta osoan erakutsi duen orekagatik».


Albiste gehiago

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-05-15

'1tz4l1 eta P1ztU', Zarauzko jaialdia eta Xabi Paya gonbidatu Hitzetik Hortzeran

Jexux Mari Irazu

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Jexux Mari Irazu

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-04-01

Aitor Sarriegiren bertso ibilbidea Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Jexux Mari Irazu

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Jexux Mari Irazu