Iruñean, Lesakan, Pasaian... 2023-07-06

Sanferminak bertsotan

Sanferminak bertsotan

Sanferminetan bertsoak ere zapi gorri jantziko du bihartik aurrera. Hamar saiotik gora izango dira uztailaren 13a bitartean. Iruñean gehienak, sei ekitaldi denera. Nafarroako hiriburuan ez ezik, Lesakan, Azkaraten, Pasaian eta Ereñotzuko Martindegi auzoan izango dira besteak beste saioak.

Sei ekitaldi Iruñean
Larunbatean hasita, Iruñean sei bertso ekitaldi izango dira. Lau jaialdi, bertso bermuta eta balkoitik balkoirako saioa. Jaialdiak Sarasate pasealekuan izango dira hiru eta laugarrena Oinez Txokoan. Iruñeko saioak Nafarroako Bertsozale Elkartea, Nafarroa Oinez eta Peñak dira saioen bultzatzaileak, Udalarekin batean.



Lesakan ostiralean
San Ferminetan hitzordu finkoa du bertsoak Lesakan. Uztailaren 7an izaten da beti, plazan. Aurten,  Saioa Alkaiza, Andoni Egaña, Eneko Lazkoz, Maialen Lujanbio, Ekhiñe Zapiain Arlegi. Gai-jartzen, Josu Sanjurjo ariko da.

Ostiralean, Azkaraten ere ariko dira Sanfermin egunez bertsotan. Iker Zubeldia eta Sebastian Lizaso, egun osoz.

Gipuzkoan ere badira bertso ekitaldian Sanferminetan. Larunbatean Pasai Antxon ariko dira kantuan Amets Arzallus, Andoni Egaña, Nerea Ibarzabal eta Alaia Martin Mimos tabernan, 19:00etan.

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu