Bertsozale Elkartearen eskutik 2023-07-07

163 gazte bertso udalekuetan, etorkizuna sortzen

163 gazte bertso udalekuetan, etorkizuna sortzen
Larunbatean jarriko dira abian bertso udalekuak: 163 gazte eta gaztetxo izango dira txanda desberdinetan, eta 31 hezitzaile, bertsolariak edo bertso munduan aktiboak diren gazteak. Parte hartzaileetan, %80a bertso-eskola bateko gaztetxoak dira. Amaiurren izango da lehen txanda eta uztailean zehar Irañetan, Zuhatzan eta Larraulen.

Eguna bertsoaren eta jolasaren bueltan antolatzeaz gain, txanda bakoitzean beren neurriko bertso saioa izango dute, bi bertsolariren bisita jasota.



Arrakasta handia dute
Bertso udalekuak urteroko hitzordua da gazte askorentzat, bertsoa lagun, Euskal Herri osoko gazteak biltzeko parada. Bertsozale Elkarteak izen-ematea zabaldu eta egun gutxitan betetzen dira lekuak.

Udalekuetako harreman sarea
Udalekuetako esperientziak, besteak beste, bertso eskola munduko gazteen artean harreman sare handia sortzen eta ehuntzen laguntzen du, eta gazteek eurek aitortu izan dute hori. Ohikoak dira adin horretako bertsolarien agurretan eta sari eskaintzetan udalekuetako lagunak, udalekuetako familia eta antzeko ideiak azpimarratzea.

Albiste gehiago

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza