Oholtzepetik 2. saioa 2023-07-07

Manu Bendala irabazle Zigoitin

Manu Bendala irabazle Zigoitin

Bertsolariei plazak eskeini eta entzuleari saioak gerturatzea helburu duen Arabako bertsolariak OHOLTZAPETIK entzulea epaile egitasmoa ekainaren 23an abiatu zen Amurrion. Bigarren saioa Zigoitin izan da eta honako bertsolari hauek aritu ziren kantuan Oier Suarez gai jartzailearen esanera: Xabier Antia, Aroa Arrizubieta, Manu Bendala, Eukene De los Aires, Oihane Perea eta Ekaitz Samaniego. Entzuleen txalo zaparradaren dezibelimetroak Manu Bendala erabaki zuen saioko garaile.


Oholtzapetik 3. jardunaldia, eta irailera arteko azkena datorren ostiralean, uztailaren 14 an, jokatuko da Ozaetan, 19:00etan. Oihane Perea gai jartzailearen eskutik Sabin Abarrategi, Hegoi Amabizka, Irati Anda, Unai Anda, Orlando Arreitunandia eta Iñaki Viñasprek kantatuko dute.

Albiste gehiago

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza