Aroa Arrizubieta eta Txaber Altube - Miseriaren adarrak proiektua 2023-07-13
Gaurko munduari eta garaiari, ahots desberdinei bide eman eta «geuretik kantatuta» egin nahi du ekarpena Miseriaren adarrak ekimenak. Harrera beroa izan du proiektuak Zaldibian, Zarautzen eta Gernika-Lumon. Ekida Arte Ekimen Sozialista da ekimenaren bultzatzailea eta bertsogintzaren inguruko elementu desberdinez ondu dute emanaldi berria: besteak beste, bat-bateko bertsoak, bere hutsean zein musikatuta, bertso jarriak, tradiziotik ekarriak zein propio sortuak eta tokian tokiko bertsolarien bertsoak emanaldira ekarriak.
Bertsoa.eus-ek Aroa Arrizubieta eta Txaber Altube ekimenaren bultzaileetako biren ahotik jaso du proiektuaren jatorri, helburu eta formatuaren azalpena.
Bertsoak ez du adinik 2026-10-07
Igotz Alkorta Irastortza