Uztailaren 24 bitartean 2023-07-21

Bertso udalekuak Baztandik Sakanara

Bertso udalekuak Baztandik Sakanara

Bertso udalekuak bigarren txandan sartu dira. Amaiurri agur esan eta Irañetara, Sakanara. Baztenen 16-18 urte bitarteko 33 gazte elkartu dira. Patzuru-patzuru! izan da Amaiurko Bertso Udalekuetako leloa eta denetik egin dute 10 eguneko egonaldian: distopia eguna (ingeles udalekuan murgiltzea eta manifa), Mihiluze lehiaketa etxeko Kike eta Ilazkirekin, literatura eta antzerkia, kantu ezagunak bertsionatu eta grabatzea, Baztango Gazte Asanbladak tokiko aroztegiaren eta turistifikazioaren inguruan eskainitako mahai ingurua, gazteak begirale eta begiraleak begiratu izan zireneko egun aldrebesa, errekan freskaldiak eta kitarraz lagundutako patxada uneak…


Uztailaren 13an bertso saioa antolatu zuten gazteek, herriko plaza edertuta; bertsotan Amaia Iturriotz eta Maddi Ane Txoperena izan ziren. Herritar asko bertaratu zen saioaz gozatzera eta bertakoek txozna ere zabaldu zuten, ekitaldia sustatzeko.

Gazte gehienak bertso-eskoletan dabiltzanak izan dira eta aurretik ere bertso udalekuetan ere parte hartu dutenak, 33tik 31. Udalekua dinamizatzen eta antolaketan partaide izan diren hezitzaile taldea, berriz, hauxe: Asier Alcedo, Iholdi Beristain, Oihana Arana, Peru Irastortza, Zihara Jainaga, Aitor Bizkarra eta Aitor Tatiegi.

12-13 urtekoak Irañetan
Bertso Udalekuek ez dute etenik uztail osoan zehar, behin Amaiurko txanda bukatuta Irañetan jarraituko dute. Uztailaren 24ra bitartean 12-13 urte arteko bertsozale gazteak elkartuko dira Sakanako herrian.

Azkeneko txanda Larraulen izango da, uztailaren 31 bitartean.

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu