JAIETAKO BERTSO SAIOAK 2023-08-07

Donostiako Aste Nagusiko jaialdiak Easo plazan

Donostiako Aste Nagusiko jaialdiak Easo plazan
Datorren astelehenean hasita hiru jaialdi egingo dira eguerdian Donostiako Easo plazan Udalak antolatuta. Horrez gain, Piraten eskutik Trinitatean bi bertso saioz gozatzeko aukera izango da abuztuak 14 eta 18an. Hona hemen aurtengo eskaintza:

Abuztuak 14, Astelehena

12:30 Easo plazan: Maialen Lujanbio, Amets Arzallus, Alaia Martin eta Manex Mujika. Gai-jartzailea: Ander Aranburu

Abuztuak 16, Asteazkena

12:30 Easo plazan: Ander Azpiroz "Azpi", Nerea Ibarzabal, Unai Gaztelumendi eta Miren Artetxe. Gai-jartzailea: Unai Elizasu

Abuztuak 18, Ostirala

12:30 Easo plazan: Beñat Gaztelumendi, Izarne Zelaia, Aitor Mendiluze eta Nerea Elustondo. Gai-jartzailea: Uxune Areizaga

Piratek antolatuta berriz, bi saio ospatuko dira Trinitatean. Abuztuak 14an gaueko 21:30ean eta abuztuak 18an arratsaldeko 17:00etan.

Albiste gehiago

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza