Gaur aurekztu dute Bilbon 2023-09-13

Urriaren 1ean hasiko da Bizkaiko Txapelketa Mungian

Urriaren 1ean hasiko da Bizkaiko Txapelketa Mungian
Sarrerak salgai daude www.bertsosarrerak.eus atarian. Bizkaiko Bertsozale Elkartearentzat urteurren berezian jokatuko da aurtengo edizioa, aurten bete baitira 40 urte sortu zela.

Urriaren batean Mungian, 17:00etan. Horixe da Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren lehenbiziko hitzordua. Bizkaiko Bertsozale Elkartearentzat urteurren berezian jokatuko da aurtengo edizioa, aurten bete baitira 40 urte sortu zela.

36 bertsolari
Bizkaiko Txapelketak 36 bertsolari izango ditu kantuan eta 10 saio izango ditu: sei kanporaketa, hiru finalaurreko eta finala, abenduaren 16an Bilbon jokatuko dena, Bilbao Arenan.

Kanporaketak, urriaren 1a eta azaroaren 1a artean, herri hauetan jokatuko dira: Mungian, Gernika-Lumon, Arrigorriagan, Erandion, Igorren eta Lekeition. Finalaurrekoak Berrizen, Santurtzin eta Lemoan izango dira: azaroaren 11n, 18an eta 25ean.

Gaur izan da Txapelketaren aurkezpena Bilbon, Rekalde aretoan. Aurkezpenean, Igor Elortza Euskal Herriko Bertsozale Elkarteko lehendakaritza taldeko kide eta bost aldiz Bizkaiko Bertsolari Txapelketako txapeldunak; Ione Narbaiza Bizkaiko Txapelketako arduradunak eta Leixuri Arrizabalaga, Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara, Kultura eta Kirol saileko diputatuak hartu dute parte.

Bertsoa.eus-ek aurkezpeneko hitzak ekarriko ditu aurrerago.


Sarrerak, salgai
Saioetako sarrerak salgai daude, finalekoak barne, www.bertsosarrerak.eus atarian.

Albiste gehiago

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-05-15

'1tz4l1 eta P1ztU', Zarauzko jaialdia eta Xabi Paya gonbidatu Hitzetik Hortzeran

Jexux Mari Irazu

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Jexux Mari Irazu

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-04-01

Aitor Sarriegiren bertso ibilbidea Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Jexux Mari Irazu

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Jexux Mari Irazu