Larunbat gauean 21:00etan ETB1n 2023-09-14

Aurkezle mihiluzea Hitzetik Hortzeran

Ilaski Serrano ETBko aurkezle ezaguna izango da aste honetako Hitzetik Hortzerako gonbidatua. Horrez gain, Plentzia eta Muetzeko jaialdietako bertsoaldiak izango dira ikusgai. Larunbatean, 21:00etan ETB1en.

Denboraldi berria hasiko du aste honetan Hitzetik Hortzerak eta Ilaski Serrano aurkezle ezaguna izango da lehen gonbidatua. Euskal Herriko txoko guztietan ezaguna da Ilaski Serrano, azken 25 urtean egindako telebista saio guztiekin sartu baita jendearen etxera.

Lanbidea eta komunikazioa bizitzeari buruz arituko dira solasean Mirari Martiarena eta biak. 

Horrez gain, Mihiluzeren bigarren denboraldia izango dute hizketagai. ETB1eko lehiaketa ezagunak egindako ibilbideari errepasoa eginez eta duen arrakastari buruz hitz egingo dute. Eta nola ez, bertsoa eta bertsolaritza izango dituzte hizpide. Izan ere, Ilaski bertsozalea izateaz gain 2022ko Txapelketa Nagusiko zuzeneko emanaldiak aurkeztu zituen ETB1en Jon Martinekin batera. 

Plentzia eta Muetzeko jaialdiak

Bi jaialditako bertsoaldiez gozatzeko aukera izango dugu berriz ere Hitzetik Hortzeran. San Antolinetako bertso-jaialdia egin zen Plentzian eta bertan kantuan aritu ziren Sustrai Colina, Andoni Egaña, Nerea Ibarzabal eta Maialen Lujanbio. Erlatz Ibargurengoitiak egin zituen gai-jartzaile lanak.

Muetzen berriz, Amaia Agirreren esanetara aritu ziren Maialen Lujanbio, Nerea Ibarzabal, Amets Arzallus eta Julio Soto. 

Bertso jarri musikatuak

Denboraldi honetan bertso jarri musikatuak ere izango dute euren tartea Hitzetik Hortzeran. Lehen programa onetan Joanes Illarregik jarritako bertsoak entzungo ditugu. `Presari´ jarri dizkio leitzarrak bertsoak eta alboan izan ditu ditu Eneko Sierra eta Beñat Atxustegi musikariak.

Hitzetik Hortzera, larunbatean 21:00etan ETB1en.

 

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu