Bertsozale Elkartearen eskutik 2023-09-14

Ahalduntze Bertso Eskola Feministan izena emateko epea zabalik

Ahalduntze Bertso Eskola Feministan izena emateko epea zabalik

Zabalik da Ahalduntze Bertso Eskola Feministako bederatzigarren ikasturtean izena emateko epea, irailaren 29an bitartean, formularioa betez.

Plazako bat- bateko jardunari begira trebatu nahi duten emakume* bertsolarientzako eskola da Ahalduntze Bertso Eskola Feminista. Bertsozale Elkarteak antolatzen du eta izen-ematea irekia da.

Urriaren 21an hasiko da ikasturtea. Hilean behin, larunbat goizez (10:00-14:00). Ikasturtea 2023ko urrian hasi eta 2024ko ekainean amaituko da.

Bi talde sortuko dira. Bat Amasa-Villabonako Subijana etxean, Euskal Herriko Bertsozale Elkartearen egoitzan bilduko da, eta bestea berriz, Durangoko Bizkaiko Bertsozale Elkartearen egoitzan. Ikasturtean zehar bi taldeak batera biltzeko egunak ere jarriko dira.

Xehetasunak hemen topatuko dituzu

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu