Aurriaren 7an hasiko da 2023-09-15

Bihar, larunbatez, aurkeztuko da Atarrabian Nafarroako Bertsolari Txapelketa, urriaren 7an hasiko dena, uda aurretik Nafarroako Bertsozale Elkarteak iragarri bezala. Ekitaldi formatua izango du biharko aurkezpenak eta bertso poteoarekin borobilduko dute. 10:15etan ongi etorria, 11:00etan aurkezpena eta 12:00etan poteoa Kattin Madariaga, Alazne Untxalo eta Xabier Terrerosekin, kultur etxek parketik abiatuta.