Gurea Antzokian, 12:30etan 2023-09-19

Bertsoderbia irailaren 30ean Amasa-Villabonan

Bertsoderbia irailaren 30ean Amasa-Villabonan

XXI. Bertsoderbia irailaren 30ean jokatuko da Amasa-Villabonan, Reala eta Athletic-en arteko partiduaren egunean. Sei bertsolari ariko dira kantuan: Oihana Bartra, Andoni Egaña, Aitor Etxebarriazarraga, Oihana Iguaran, Jexux Mari Irazu Muñoa eta Jon Maia, Amaia Agirrek gaiak jarrita. 12:30etan da saioa, Gurea Antzokian.

Doan baina sarrera hartuta
Bertsoderbiko jaialdi doan izaten da baina sarrera hartu behar da. Eskuragarri daude www.bertsosarrerak.eus guneren bitartez.

Bertsoderbia Real Sociedad Fundazioak antolatzen du, Lanku bitartekari dela. Saioak harrera beroa izan ohi du. Iaz, esaterako, Andoainen izan zen eta Bastero erabat bete zen.

 

Albiste gehiago

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza