Ostiraletik igandera 2023-09-21

15 bertso ekitaldi asteburuko agendan

15 bertso ekitaldi asteburuko agendan

Anitza eta betea dator asteburuko bertso agenda gaurtik igandera bitartean. Jaialdiak, Taldekako Xilaba, Amaraun, bertso otorduak, bertso poteoak, sariketak... bada non aukeratu eta gozatua.

Saio gehienak gaur bertan izango dira: San Migel jaien inguruko jaialdiak Aizarnazabalen eta Oñatin, bertso afariak Zaldibarren eta Iruñean, umeentzako saioa Larrainzarren, Pello Errota Sariketa Berrobin, Amaraun Zarautzen, Bertso poteoa Altzan eta Xilaba Ozazen.

Larunbatean, Derion II. Geuretik Geuretzat bertso munduko bilkuran izango dira bertsoak bazkalaurrean eta ondoren. Iturenen Joaldunen Egunean izango dira bertsoak egun osoz. Azkenik, Urruñan, Taldekako Xilabako ligaxkako saioa. Abetxukon bertso bazkaria.

Igandean, Bilbon eta Mungian izango dira bertso hitzorduak. Jaialdia Bilbon, Zorrotzan, eta bertso poteoa Mungian, Larrauri auzoan.

Agenda osoa hemen




 

 

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu