Agenda 2023-09-27

25 ekitaltik gora bertso udaren amaieran

25 ekitaltik gora bertso udaren amaieran

Bertsolariek askotan izendatu dutenez San Migeletan bukatzen da bertso uda, irailaren 29 bueltako asteburuan, alegia. Hemen amaitzen da herriko jaien kolpe nagusia eta, beraz, bertsolarien udako bertso moldearen zati nagusia. Azken txanpa honetan hogei bertso ekitalditik gora dakartza agendak. Horietako asko jaien ingurukoak baina baita udazkenera begirakoak ere, Bizkaiko Txapelketa kasu.  

Ostegunetik hasita, Tabuen Kutxatik oholtzara emanaldia izango da Hernanin. Ostiralean, hainbat jaialdi: Iruran, Irurtzunen, Urnietan, Loiuko Laurota auzoan, Eibarren eta Iurretan. Saran, Taldekako Xilabako saioa. Pello Errota Sariketako bigarren kanporaketa jokatuko da Ikaztegietan. Zumaian Artadi auzoan, Mungian, Zumetzaga auzoan izango dira bertsoak.

Larunbatean, jaialdia izango da Lazkaon eta Bertsoderbia Amasa-Villabonan. Urrozen bertso bazkaria eta Amenduzen Taldekako Xilaba. Saio literarioa Hernanin. Baraibarren, eskekoa. Zumaian, bertso afaria Artadin.

Igandean Bizkaiko Txapelketako lehenengo final-laurdena jokatuko da Mungian. Zumaian jaialdi musikatua goizean eta Markina-Xemeinen Ez da kasualitatea jaialdi musikatua. Oñatin balkoitik balkoirako urteroko saioa. Igantzin bertso bazkaria eta Uztaritzen ere bertsoak Lapurtarren Biltzarrean.

Albiste gehiago

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-05-15

'1tz4l1 eta P1ztU', Zarauzko jaialdia eta Xabi Paya gonbidatu Hitzetik Hortzeran

Jexux Mari Irazu

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Jexux Mari Irazu

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-04-01

Aitor Sarriegiren bertso ibilbidea Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Jexux Mari Irazu

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Jexux Mari Irazu