Bizkaiko Bertsolari Txapelketa 2023-09-26

Domekan Mungian Bizkaiko Txapelketako lehen saioa

Domekan Mungian Bizkaiko Txapelketako lehen saioa
Araitz Katarain Mugarza, Izaro Bilbao Arostegi, Koldo Muñiz Aldamizetxebarria, Mikel Goiriena Larrazabal, Peru Vidal Gurrutxaga etaTxaber Altube Sarrionaindia ariko dira bertsotan, Zihara Enbeita Gardokik aurkeztuta.

Bizkaiko Bertsolari Txapelketak Mungian ekingo dio udazkeneko ibiliari. Araitz Katarain Mugarza, Izaro Bilbao Arostegi, Koldo Muñiz Aldamizetxebarria, Mikel Goiriena Larrazabal, Peru Vidal Gurrutxaga etaTxaber Altube Sarrionaindia ariko dira bertsotan, Zihara Enbeita Gardokik aurkeztuta.

Seitik bi berriak izango dira Bizkaiko Txapelketan: Araitz Katarainek eta Izaro Bilbaok lehenengo aldiz kantatuko dute aurten herrialdeko txapelketan.

Saio bakoitzeko irabazlea zuzenean sailkatuko da finalaurrekorako eta gainakoek bostak puntuen arabera.

13 bertso puntuagarri
Lehenengo fase honetan bertsolariek 14 bertso puntuagarri kantatuko dituzte. Bederatzi bertso ofiziotan eta bost bakarka.

    Hiruna bertso ofiziotan, zortziko nagusian.
    Hiruna bertso ofiziotan, zortziko txikian.
    Bakarkako lana: puntua emanda bertso bi zortziko txikian.
    Hiruna bertso ofiziotan, hamarreko txikian.
    Bakarkako  lana, ganbarako lana: gaia emanda, bertso bi, doinu eta neurri librean.

Sarreak www.bertsosarrerak.eus atarian
Mungiakoak eta txapelketa guztiko sarrerak eskuragarri daude www.bertsosarrerak.eus atarian. Lehiatilan ere izango dira, aurrez denak saldu ez badira.

Bigarren final-laurdena Gernika-Lumon
Mungian abiatuta, Gernika-Lumon izango da Bizkaiko Txapelketako bigarren hitzordua: Arkaitz Zipitria, Bittor Altube, Ibai Amillategi, Iker Garitagoitia, Julen Ibarguengoitia eta Mikel Retolaza. Ondoren etorriko dira Arrigorriaga, Erandio, Igorre eta Lekeitioko final-laurdenak.

 

 

Albiste gehiago

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza