Euskal Jaietako jaialdia 2023-09-27

Donostiako bertsoak sarean

Donostiako bertsoak sarean

Donostiako Euskal Jaiko saioko bertsoak sarean dira. Ekitaldi hau Donostiako urteko bertso ekitaldi nagusietako bat da eta iraileko bigarren larunbatean egiten da, Kontxako azken estropadaren bezperan. Aurten, Beñat Gaztelumendi, Nerea Elustondo, Andoni Egaña, Sustrai Colina, Maialen Lujanbio eta Alaia Martin aritu dira bertsotan, Maite Berriozabalek gaiak jarrita. Trinitate plazan izan zen eta eguraldiak ez zuen gehiegi lagundu, saioa eten egin behar izan baitzuten euriagatik. Hemen bertso hautaketa.

Albiste gehiago

Zutabea 2026-11-27

"Bertso eskolaz bertso eskola ibiltzea tokatu zait"

Kattin Madariaga Apaolaza