Haste honetan, igandean 15:00etan ETB1n 2023-09-28

Iruñea, Oñati eta Lezoko bertsoak eta Agirreazaldegiren 'Desenkontruak' sorta Hitzetik Hortzeran

Hitzetik Hortzerak Bertsoa.eus sareko plazaren berri ere emango du Mirari Martiarenak Jexux Mari Irazuri egingo dion elkarrizketan.

Hitzetik Hortzerako hirugarren programak eduki eskaintza zabala dakar aste honetan ere: Iruñea, Oñati eta Lezoko bertsoak, Ainhoa Agirreazaldegiren Desenkontruak bertso sorta eta www.bertsoa.eus proiektuaren nondik norakoak sareko bertso plaza sortu zuen Jexux Mari Irazu ahotik.

Iruñean, Enmusikadas jaialdiaren barruan, Maddi Ane Txoperena, Maialen Lujanbio, Saioa Alkaiza eta Miren Amuriza izan ziren kantuan, Ainhoa Larretxeak gaiak jarrita. Irailaren 16an izan zen. Bezperan, Lezon, Santakutz jaietako saioa herriko plazan: Oihana Iguaran eta Oihana Bartra, Xebastian Lizaso eta Andoni Egaña, Amaia Agirrek gaiak jarrita.

Oñatin, San Migeletako jaialdi nagusia egin berri dute, irailaren 22an: Sustrai, Colina, Amaia Agirre, Nerea Elustondo, Aitor Bizkarra, Unai Iturriaga eta Urko Arregi aritu ziren kantuan Zubikoa kiroldegian, Aritz Iza Txinparta bertso-eskolako kideak gaiak jarrita.

Agirreazaldegiren Desenkontruak sorta
Hitzetik Hortzerak bertso jarriei ere eman die tartea aurtengo denboraldian eta aste honetako Ainhoa Agirreazaldegiren Desenkontruak sorta ekarriko TETB1ko plazara. Agirreazaldegik Eneko Sierra eta Beñat Antxustegi musikariak izango ditu laguntzaile.



Bertsoa.eus Jexux Mari Irazuren ahotik
Elkarrizketen atalean, Hitzetik Hortzerak Bertsoa.eus sareko plazaren nondik norakoak jaso ditu Jexux Mari Irazuren ahotik, Mirari Martiarenaren galderei erantzunez. Bertsolari larrauldarrak duela 17 urte sortu zuen proiektua plazako bertsogintza sarean zabaltzeko. Bidearen zati handiena Bertsozale Elkartearen proiektu orokorraren baitan ez ezik, horri eskerrak egin du Bertsoa.eus-ek.



Aste honetan, igandean, 15:00etan
Hitzetik Hortzera larunbatean 21:00etan da denboraldi honetan baina aste honetan igandean 15:00etan izango da, larunbatean Zinemaldiko gala emango baitu ETBk.

 

 

Albiste gehiago

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-04-17

Gaztetxeak bertsotan Hitzetik Hortzeran

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-04-03

Iruñeko eta Oiartzungo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-03-27

Hondarribia eta Lekeitioko bertsoak Hitzetik Hortzeran