Marikarmen Albisu Etxabe - Bertsolari Bertsozale podkasta 2023-09-29

«Bertsolaritza beste begi batzuekin ikusten ikasi dut Bertsularien Lagunak Elkartean eta oso aberasgarria izan da»

2023/podkastak/33-BB-MrikarmenAlbizu230921.mp3.mp4

Berriz ere abian da Bertsolari Bertsozale podkasta. Aurtengo denboraldian ere bertso munduko hainbat pertsonen bertsolaritza esperientzia ekarriko dugu sareko plazara. Marikarmen Albisu Etxabe da denboraldi berriko lehen gonbidatua. Zumaiarra da sortzez eta Hendaian bizi da Albisu. Gaztetatik du harremana bertsolaritzarekin Euskal Herrian zein Venezuelan. Azken hamabost urteotan Bertsularien Lagunak Elkarteko lankide izan da administrazio eta eragiletza arduretan. Albisu Etxaberen hitzetan, etxean umetan baino gaztetan bertsozaletu zen, bikotearen eraginez. Bertsolaritza oso gertutik jarraitu izan du beti eta urte luzeetan barrutik ezagutzeko aukera esperientzia aberasgarria izan da.

Albiste gehiago

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza