Harituzen eskutik 2023-09-29

Pello Errota Sariketako bigarren kanporaketa gaur Ikaztegietan

Pello Errota Sariketako bigarren kanporaketa gaur Ikaztegietan

Tolosaldean III. Pello Errota Sariketa jokatzen ari da eta bigarren kanporaketa izango da gaur Ikaztegietan. Belaunaldi ezberdinetako sei bertsolari ariko dira kantuan: Maddi Ane Txoperena, Eki Mateorena, June Aiestaran, Jexux Mari Irazu, Eñaut Martikorena eta Maialen Akizu. Imanol Artola Felix ariko da gai-jartzen. Herriko ostatuan da saioa afalondoan. Sarrerak agortuta daude. Lehenbiziko biak finalera sailkatuko dira.

Aurreko kanporaketan, Unai Mendizabal eta Iñaki Gurrutxagak eskuratu zuten finalerako txartela. Finala Asteasun izango da urriaren 20an, Iturriondo jatetxean.

Albiste gehiago

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza