Jexux Mari Irazu Muñoa - Bertsoa.eus-eko arduraduna 2023-10-02

«Bertsozale Elkartean ardaztu izanari eskerrak garatu du bere potentzialitatea Bertsoa.eus-ek»

Hitzetik Hortzerak Bertsoa.eus proiektuaren nondik norakoak azaldu ditu aste honetako programan, Mirari Martiarenak Jexux Mari Irazu elkarrizketatuta. Larrauldarrak 2006an sortu zuen Bertsoa.com bertso plaza digitala eta handik gutxira Bertsozale Elkartean ardaztu zen proiektua. Gaur egunean Bertsoa.eus-en arduraduna da Irazu Bertsozale Elkartean. Elkarrizketa honetan bereziki azpimarratu du sareko plazaren biziraupen eta garapenerako Bertsozale Elkartearen ardaztu izanaren garrantzia.

Albiste gehiago

Zutabea 2026-11-27

"Bertso eskolaz bertso eskola ibiltzea tokatu zait"

Kattin Madariaga Apaolaza