46. Nafarroako Bertsolari Txapelketa 2023-10-03

Larunbatean hasiko da Nafarroako Txapelketa Iruritan, egungo txapelduna ere tartean dela

Larunbatean hasiko da Nafarroako Txapelketa Iruritan, egungo txapelduna ere tartean dela

Larunbat honetan hasiko da 46. Nafarroako Bertsolari Txapelketa Iruritan. 24 bertsolari izango ditu kantuan, horietatik lau berri. Zortzi saio izango ditu: lau final-laurden, hiru finalaurreko eta finala, Iruñean, abenduaren 2an.

Oholtzan eskarmentua eta gaztetasuna uztartuko ditu txapelketak. Nafarroako txapela jantzi duten lau bertsolari, lehen aldiz parte hartuko duten beste lau berri eta, zerrendan, maila handia erakutsi duten gazte zein beteranoak.

Iruritan, larunbatean, 17:30etan
Egungo txapelduna seikotean dela abiatuko da aurtengo edizioa Iruritan. Kantuan: Saioa Alkaiza, Eneko Fernandez, Sarai Robles, Idoia Granizo, Ekain Alegre eta Egoitz Gorosterrazu, Maialen Belarrak aurkeztuta. Irabazleak, Altsasuko finalaurrekoan kantatuko du, azaroaren 4a.

24 bertsolaritik 18 pasako dira hurrengo fasera. Lau saioetako irabazleak, zuzenean. Gainerako 12ak, puntuen baitan.

Iruritakoaren ondotik, Viana, Uharte eta Leitza etorriko dira. Hemen taldeak.

Finalaurrekoak, Altsasun, Agoitzen eta Lesakan
Nafarroako Txapelketako hiru finalaurrekoak azaroan izango dira Altsasun (azaroak 4, larunbata), Agoitzen (azaroak 11, larunbata) eta Lesakan (azaroak 19, igandea). Finala Iruñean, Anaitasunan, abenduaren 2an, Nafarroaren Egunaren bezperan.

Lan talde zabala

Nafarroako Bertsolari txapelketa antolakuntza talde, epaile talde eta gai-jartzaile talde zabalak izango ditu proiektua aurrera ateratzeko.



Sarrera guztiak eskuragarri
Txapelketako saio guztietako sarrerak eskuragarri daude www.bertsosarrerak.eus atarian

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu