Taldekako Xilaba 2023-10-03

Saran eta Amenduzen, jendez beteta Taldekako Xilaba

Saran eta Amenduzen, jendez beteta Taldekako Xilaba

Saran eta Amenduzen jokatu dira Taldekako Xilabako beste bi saio. Sarako Urtxola ostatua tiki gelditu zen ostiraleko saioan. Etxeko Lizaieta taldean Etxahun Azkarraga, Ellande Alfaro, Haira Aizpurua eta Karlos Aizpurua izan ziren kantari. Kakoiak taldetik Beñat Larrory, Aetz Etxart, Joanes Etxeberria eta Leire Casamajou xiberutarrak. Haserako agurrek giroa erabat goxatu zuten eta saio emankorra eskaini zuten Aitor Servierrek proposaturiko gaiekin. Lizaieta taldea gailendu zen.

Larunbatean Amenduzen izan zuen hitzordua Taldekako Xilabak. Bertako Eskukula eta Ez dok 5 taldeak lehiatu ziren bertan. Pettan Prebende, Bittor Thikoipe, Ramuntxo Christy eta Paul Moralek osatzen dute Eskukula taldea. Saioaren irabazlea Ez dok 5 taldea izan zen. Bertako partaide dira Maddi Sarasua, Battitt Crouspeyre, Oier Urreizti, Xermin Camblong eta Joana Itzaina. Eihera jendez bete zen eta giro bikaina sortu zen, Ortzi Idoate gai emaile izan zelarik.

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu