Bertso agenda 2023-10-05

20 bertso ekitaldi asteburuan

20 bertso ekitaldi asteburuan

Urriko lehen asteburuak 20 bertso ekitaldi inguru dakartza agendarako. Nafarroko Txapelketa larunbatean hasita, udazkeneko txapelketak guztiak martxan izango dira. Txapelketako ekitaldiez gain, lagunarteko saioak dira gehienak eta bi jaialdi Nafarroan, Odietan, eta Bizkaian, Algortan.

Gaur, osteguna, mahai-ingurua izango da Gasteizen. Ostiralean, Xilabako bi saioak Baionan eta Hendaian; Getxon Azebarri Elkartearen 10. urteurreneko jaialdia. Aramaion, Amezketan, Astigarragan eta Urnietan lagunarteko saioak. Ondarroan Marabili jaialdiaren barruan izango dira bertsoak; eta Bilbon, saio didaktikoa.

Larunbatean, Nafarroako Txapelketa hasiko da Iruritan eta Odietan bertso jaialdi musikatua izango da. Sestaon, Euskal Jaien baitako libreko saioa; lagunarteko saioak Oiartzun eta Hernanin; eta Zubietan balkoitik balkoira bertsoak.

Igandean, Gernika-Lumon, Bizkaiko Txapelketako bigarren kanporaketa eta Agurainen lagunarteko saioa.

Ikusi agenda xehea Xenpelar Dokumentazio Zentroan.

 

Albiste gehiago

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza