Bizkaiko bertsolari Txapelketa 2023-10-04

Gernika-Lumon Bizkaiko bigarren kanporaketa

Gernika-Lumon Bizkaiko bigarren kanporaketa
Bittor Altube, Ibai Amillategi, Iker Garitagoitia, Julen Ibarguengoitia, Mikel Retolaza, Arkaitz Zipitria, Itxaro Juaristik aurkeztuta. Lizeo Antzokian, 17:00etan.

Bizkaiko Txapelketako bigarren kanporaketa jokatuko da domekan Gernika-Lumoko Lizeon Antzokian, 17:00etan hasita. Sei bertsolari ariko dira kantuan: Bittor Altube, Ibai Amillategi, Iker Garitagoitia, Julen Ibarguengoitia, Mikel Retolaza, Arkaitz Zipitria,  Itxaro Juaristik aurkeztuta.

Irabazleak finalaurrekorako txartela eskuratuko du zuzenean eta gainerakoek puntuen zain beherko dute.

13 bertso puntuagarri
Lehenengo fase honetan bertsolariek 13 bertso puntuagarri kantatuko dituzte. Bederatzi bertso ofiziotan eta bost bakarka.

    Hiruna bertso ofiziotan, zortziko nagusian.
    Hiruna bertso ofiziotan, zortziko txikian.
    Bakarkako lana: puntua emanda bertso bi zortziko txikian.
    Hiruna bertso ofiziotan, hamarreko txikian.
    Bakarkako  lana, ganbarako lana: gaia emanda, bertso bi, doinu eta neurri librean.

Sarreak www.bertsosarrerak.eus atarian
Mungiakoak eta txapelketa guztiko sarrerak eskuragarri daude www.bertsosarrerak.eus atarian. Lehiatilan ere izango dira, aurrez denak saldu ez badira.

Ondorengo kanporaketak

Albiste gehiago

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza