Hernaniko Errugbi Taldea eta Harituzen eskutik 2023-10-04

'Inklusio bultzada' bertso jaialdia Tolosan urrriaren 29an

'Inklusio bultzada' bertso jaialdia Tolosan urrriaren 29an
Maialen Lujanbio, Amets Arzallus, Nerea Ibarzabal, Joanes Illarregi, Jexux Mari Irazu eta Beñat Gaztelumendi ariko dira kantuan, Unai Elizasuk gaiak jarrita. Leidorren, 12:00etan.

Inklusio bultzada goiburupean bertso jaialdia egingo da Tolosan urriaren 29an, igandea, Leidor Antzokian, Hernaniko Errugbi Taldea eta Harituzen eskutik. Hernaniko Errugbi Taldeak urteak daramatza errugbi inklusiboa lantzen eta garatzen eta duela gutxi Bikaintasun Saria ere jaso du. Lanketa horren barruan eta inklusioaren gaiari bultzada eman asmoz dator bertso jaialdi hau. Hainbat erakunderen babesa ere badu: Tolosako Udala, Hernaniko Udala, Atzegi, Gautena, Marea Urdina, Uliazpi, Pausoka eta Gipuzkoako Kirol Egokituko Federazioa.

Sei bertsolari ariko dira kantuan: Maialen Lujanbio, Amets Arzallus, Nerea Ibarzabal, Joanes Illarregi, Jexux Mari Irazu eta Beñat Gaztelumendi, Unai Elizasuk gaiak jarrita.

Sarrera 12 euro izango da. Leidorreko ohiko salmenta sisteman daude eskuragarri eta baita karteleko QR kodean ere.

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu