Urriaren 22an, 12:00etan, San Millan elizan 2023-10-04

Energiari buruzko saio tematikoa Zizurkilen

Energiari buruzko saio tematikoa Zizurkilen
Maialen Lujanbio, Aitor Bizkarra, Nerea Ibarzabal eta Andoni Egaña kantuan, Saroi Jauregik gaiak jarrita.

Energia(k) ezbaian izenburupean bertso saio tematikoa antolatu du Gipuzkoako Mendiak Aske taldeak Zizurkilen, urriaren 22rako. Igandea da eta 12:00etan izango da saioa, Elbarrena edo Zizurkil Beheko San Millan Elizan. Maialen Lujanbio, Aitor Bizkarra, Nerea Ibarzabal eta Andoni Egaña ariko dira kantuan, Saroi Jauregik gaiak jarrita.

Energiaren gaiak presentzia dezentekoa du bertso saioetan eta ohiko jaialdietan ez ezik, duela hilabete batzuk beste saio tematiko bat ere egin zen Donostiako Añorga auzoan.

Albiste gehiago

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza