Gizarte Bilgunean, 17:30etan 2023-10-07

Gaur hasiko da Nafarroako Txapelketa Iruritan

Gaur hasiko da Nafarroako Txapelketa Iruritan

Gaur hasiko da 46. Nafarroako Bertsolari Txapelketa Iruritan: Saioa Alkaiza, Eneko Fernandez, Sarai Robles, Idoia Granizo, Ekain Alegre eta Egoitz Gorosterrazu bertsotan, Maialen Belarrak aurkeztuta. Irabazleak, Altsasuko finalaurrekoan kantatuko du, azaroaren 4a.

Lehen fase honetako 24 bertsolaritik 18 pasako dira hurrengo fasera. Lau saioetako irabazleak, zuzenean. Gainerako 12ak, puntuen baitan.

Iruritakoaren ondotik, Viana, Uharte eta Leitza etorriko dira. Hemen taldeak.

Finalaurrekoak, Altsasun, Agoitzen eta Lesakan
Nafarroako Txapelketako hiru finalaurrekoak azaroan izango dira Altsasun (azaroak 4, larunbata), Agoitzen (azaroak 11, larunbata) eta Lesakan (azaroak 19, igandea). Finala Iruñean, Anaitasunan, abenduaren 2an, Nafarroaren Egunaren bezperan.

Lan talde zabala

Nafarroako Bertsolari txapelketa antolakuntza talde, epaile talde eta gai-jartzaile talde zabalak izango ditu proiektua aurrera ateratzeko.



Sarrera guztiak eskuragarri
Txapelketako saio guztietako sarrerak eskuragarri daude www.bertsosarrerak.eus atarian

Albiste gehiago

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza