46. Nafarroako Bertsolari Txapelketa 2023-10-07

Sarai Robles irabazle Iruritan

Sarai Robles irabazle Iruritan
Roblesek 354 puntu eskuratu ditu. Ondoren, Saioa Alkaiza (333), Idoia Granizo (328,5), Ekain Alegre (324), Eneko Fernandez (320,5) eta Egoitz Gorosterrazu (291,5).

Sarai Roblesek irabazi du Nafarroako Txapelketako lehenbiziko final-laurdena Iruritan, 354 punturekin. Roblesek Altsasuko finalaurrekoan kantatuko du azaroaren 4an. Lehenbiziko final-laurdenean honako sei bertsolariok aritu dira kantuan: Saioa Alkaiza, Eneko Fernandez, Sarai Robles, Idoia Granizo, Ekain Alegre eta Egoitz Gorosterrazu, Maialen Belarrak aurkeztuta. 250 lagun inguru elkartu dira Iruritan. Lan puntuagarriak eginda, hona hemen sailkapena:

Sarai Robles             354 puntu
Saioa Alkaiza            333
Idoia Granizo            328,5
Ekain Alegre             324
Eneko Fernandez      320,5
Egoitz Gorosterrazu  291,5




Datorren asteburuan bi final-laurden jokatuko dira Vianan eta Uharten.

24 bertsolaritik 18 pasako dira hurrengo fasera. Lau saioetako irabazleak, zuzenean. Gainerako 12ak, puntuen baitan.

Finalaurrekoak, Altsasun, Agoitzen eta Lesakan
Nafarroako Txapelketako hiru finalaurrekoak azaroan izango dira Altsasun (azaroak 4, larunbata), Agoitzen (azaroak 11, larunbata) eta Lesakan (azaroak 19, igandea). Finala Iruñean, Anaitasunan, abenduaren 2an, Nafarroaren Egunaren bezperan.

Lan talde zabala

Nafarroako Bertsolari txapelketa antolakuntza talde, epaile talde eta gai-jartzaile talde zabalak izango ditu proiektua aurrera ateratzeko.



Sarrera guztiak eskuragarri
Txapelketako saio guztietako sarrerak eskuragarri daude www.bertsosarrerak.eus atarian

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu