Mixel Etxekopar - Bertsolari Bertsozale podkasta 2023-10-06

«Bertsolaritza informala behar genuke gehiago bultzatu»

2023/podkastak/2BB-MixelEtxekopar-230929.mp3.mp4
«Badira mila egoera bertsoak bere lekua behar lukeena eta ez du».

Mixel Etxekopar (Gotaine-Irabarne,1963) dugu aste honetako gonbidatua Bertsolari Bertsozale podkastean. Alkhat eta Mendiburu ikusi zituen lehenengoz bertsotan plazan bere herrian. Etxetik datorkio zaletasuna: «biziaren egoera bakoitzerako amak bazuen bertso bat, kopla bat edo ditxo bat». Etxahun Iruriren figura ere azpimarratu du. Ez da bereziki txapelketazalea baina Euskal Herriko finalean sortzen den «komunioa» liluragarri zaio.

Bertsolaritza informalaren garrantzia azpimarratu du Gotaine-Irabarnetarrak eta hori gehiago bultzatu behar litzatekeela uste du. Entzun Mixel Etxekoparren testigantza Bertsolari Bertsozale podkastean.

Albiste gehiago

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza