Bizkaiko bertsolari Txapelketa 2023-10-08

Ibai Amillategi irabazle Gernika-Lumon

Ibai Amillategi irabazle Gernika-Lumon

Gernika-Lumoko Lizeo antzokian jokatu da gaur Bizkaiko Bertsolari Txapelketako bigarren kanporaketa eta Ibai Amillategi herritarrak irabazi du saioa, Lizeo Antzokia bertsozalez gainezka zela. Honako sei bertsolari hauek aritu dira areto beteari kantatzen:

    Arkaitz Zipitria Mendizabal
    Bittor Altube Sarrionandia
    Ibai Amillategi Omaetxebarria
    Iker Garitagoitia Astigarraga
    Julen Ibarguengoitia Ordorika
    Mikel Retolaza Etxebarria




Lan puntuagarri guztiak egin ostean, Ibai Amillategi Omaetxebarria izan da puntu gehien batu dituena: 479 puntu. Beraz, Lemoako finalaurrekora zuzenean sailkatu da, azaroaren 25ean jokatuko dena. Gainontzeko bertsolariek, puntuazioaren arabera izango dute hurrengo fasean kantatzeko aukera. Honela geratu dira saioko puntuazioak:


    Ibai Amillategi Omaetxebarria------- 479
    Bittor Altube Sarrionandia------------472.5
    Mikel Retolaza Etxebarria-------------455
    Arkaitz Zipitria Mendizabal----------- 443.5
    Julen Ibarguengoitia Ordorika--------438.5
    Iker Garitagoitia Astigarraga--------- 434


Itxaro Juaristi Olaetxeak egin ditu gai-jartzaile lanak. Epaile honako hauek aritu dira: Ainhoa Arregi Elosua, Beñat Romero Maguregi, Garazi Mendoza Agirre, Graxi Arregi Leonardo, Iñaki Aurrekoetxea Arkotxa eta Mirari Azula Aurrekoetxea. Idazkari beharretan Itziar Basterretxea Olarreaga egon da.



Behin-behineko sailkapena

Sei kanporaketatik bi jokatuta, honako hauxe da behin-behineko sailkapena. Fase honetan, 36 bertsolaritik 11 pasako dira finalaurrekoetara: sei irabazleak eta bost puntuen arabera. 11 horiei aurreko zazpi finalista batuko zaizkie.

Albiste gehiago

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza